IDENTITATE DIGITALA

Azaroaren 13an bidalitako galdeketa IDENTITATE DIGITALARI buruz:

  • Zer da identitate digitala? Azaldu bere aspektuak
Interneten bidez argitaratzen diren datu pertsonalak dira: argazkien bidez, telefono zenbakiak, kontu zenbakiak, zure iruzkinak... Hainbat modu daude gure identitate digitala eraikitzeko: bideoak, mikroblogging, argazkiak, blogak eta sare sozialak. Nik gehien erabiltzen ditudanak Youtube, Twitter, Instagram eta Facebook dira.

  • Pentsa ezazu  zein irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia islatzen duzu?
Lehen esan dudan bezala gehien erabiltzen ditudan sare sozialak Instagram eta Facebook dira. Bertan asteburuko argazkiak, oporretakoak, paisajeenak, familiarekin argazkiak... jartzen ditut. Twiterren aberstiak jartzen ditut, hau da, nire gustu musikala adierazten dut eta Facebook-en soilik bideoak eta albisteak konpartitzen ditut

Nire ustez nire irudia egokia da, hala ere, uste dut gehienetan informazio gehiegi ematen dut, eta egun klase honetan ikusitako bideoak hausnartzea egin dit.

  • Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator? 
Gehienetan bai, hau da, ez dut jartzen egiten ez dudan ezer. Mendira banoa, mendian nagoen argazki bat jartzen dut, edo familiarekin banago, familiaren argazki bat. 


  • Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu? 
Ez zait asko kezkatzen, hala ere, identitate digitalen bideoa ikusi eta gero gai honetaz hausnartu egin dut, eta beharbada, konturatu barik nahi dudan informazio baino gehiago ematen dut. 
  • Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?
Bai. Oso garrantzitsua delako ikasleak ohartaraztea teknologiak dauzkan arriskuak eta hauek nola ekiditzea. Gainera, bere identitatea babesten ikasi behar dute. Informazio gehiegi ematea  interneten ez da beharrezkoa eta gehienetan konturatu barik egiten dugu. 

Izan ere, hau adibide praktikoekin landuko beharko zela pentsatzen dut; bideoak ikusi, esperientzia errealak entzun... Horrez gain gaia euren kabuz lantzen, adibidez, inbestigazioa proiektu bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario