AZKEN EGUNA

Abenduaren 28a.
Gaur, IKT ikasgaiaren azken eguna izan da. Klase osoa ikaskideak ebaluatzen egon gara, bakoitzak 4 pertsona ebaluatu behar izan ditu eta niri Nora, Armelle, Eder eta Ander tokatu zaizkit. Gure azken notaren 10etik 7a gure eskutan dago, eta 3a irakaslearen eskuan.

Horrez gain, gure proiektua aurkeztu dugu. Beste sarrera batzuetan esan dudanez, gure poriektua lipdub bat izan da, genero indarkeriaren aurkako lipdub bat hain zuzen ere. Egia esan, oso ondo geratu zaigu eta izugarri ikasi dut. Esan beharra dago hainbat arazo izan ditugula bideoa egiteko unean. Hasteko, lipdub bat egiteko, dakizuenez, jende asko behar da, eta gu 3 pertsona bakarrik ginen. Hala ere, youtubeko beste lipdub baten zatiak hartu eta moldatu ditugu. Gainera, gu dantzatzen agertzen gara eta oso dibertigarria izan da, bai guretzat baita gure klasekideentzat ere. Camtasiarekin hasi ginen bideo editatzen baina Adobe Pro programa lortu genuenean beste hainbat gauza sartu genituen, adibidez, keinuen hizkuntza.
Hona hemen bideoaren edizioaren argazki bat.


Amaitzeko, ikasgai hau oso aberazgarria izan dela esan behar dut. Aitortzen du hasieran ikasgai honekiko interesa oso txikia zela, teknologiak gustatzen ez zaizkidalako. Hala ere, motibazioari esker eta praktikari esker nire interesa nabari handitu da eta asko ikasi dut. Irakasleak nire interesaren handitze honetan zerikusi handia du, klaseak oso ondo eman baititu eta ikasleak motibatzeko daukan ahalmena izugarria delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario