EGUNEROKOA

Urriaren 29a: IKT lehenengo saio praktikoa izan da. Lehenik eta behin blog baten funtzionamendua azaldu digu irakasleak eta blog bat sortzen ikasi dugu. Hezkuntzari lotutako gai baten inguruan izan behar zen blog-a eta nire Practicum-a oso esperientzia aberasgarriak eman dizkidanez, gai hau erabaki dut. Blogaren funtzionamendua eta herramintak hobeto ulertzeko argazkiak, power point-ak, ebook-ak, abestiak eta web horriak jartzen ikasi dugu.


Urriaren 30a: Gaur, bigarren saio praktikoa izan da. Blog-an orrialde desberdinak egiten ikasi dugu eta hainbat dokumentu irakurri ditugu. Horrez gain, txiki-ortuaren argazki batzuk jarri ditut.

Azaroaren 12a: Irakasle berria etorri zaigu klasera. Ia saio osoa gure buruak aurkezten eman dugu; gure izen-abizenak, jaioterria, adina, gustoak, zergatik gauzen lehen hezkuntza ikasten eta IKT-ekin ditugun esperientziak. Irakasle izaterako orduan ezinbestekoa da jendaurrean hitz egiteko gai izatea eta trebeak izatea. Horrez gain, gure notaren portzentajeen banaketari buruz hitz egin dugu eta blog-aren funtzionamendu berria azaldu du.

Nire ustez, aurkezpenak egitea oso ondo egon da, nahiz eta nire klasekide guztiak ezagutu, ez nekien zeintzuk ziren bere motibazioak LH ikasteko eta zeintzuk ziren IKT-rekin zeukaten esperientziak. Nire aldetik, hainbat pertsona daudela teknologiak asko kontrolatzen ez dutenak poztu egin nau, ni ere ez naizelako oso trebea. Hala ere, espero dut klase honetan asko ikastea teknologia berriak hezkuntzak ezinbestekoak direla pentsatzen dudalako. Beste aldetik, pentsatzen dut notaren portzentaje bat ikasleen esku izatea ondo dagoela, baina liskarrik ez egoteko pertsona bat baino gehiago ebaluatzea eta ebaluatu behar zaituela hobeto egongo litzatekeela.

Azaroaren 13a: Gaur, ostirala, hirunaka jarri gara eta BIG BANG DATA proiektua landu dugu. Honez gain, identitate digitalari buruz hitz egin dugu eta bideo bat ikusi dugu.

Esan behar dut Big Bang dataren proiektua ez nuela ezagutzen eta oso interasgarria iruditu zaidala, gainera, egiten diren proiektuen argazkiak ikusi ditut eta oso politak eta originalak dira.




Identitate digitalari dagokionez, IDENTITATE DIGITALA-ri buruzko galdera batzuk erantzun behar izan ditugu, IDENTITATE DIGITALA orrialdean daudenak, eta hor esaten dudan moduan, ikusitako bideoa hausnartzea egin dit. Gure identitatea sarean gehiago babestu behar dugule pentsatzen dut. Hona hemen bideoa:



Azaroaren 19a: gaur, eguaztena , PBL zer den aztertu dugu eta dokumentu bat irakurri dugu. Que dicen los estudios sobre el aprendizaje basado en proyectos, zehazki. Dokumentu hauetan PBL-ren ezaugarriak ezagutu ditugu eta Freinet zer esaten duen. Gero, hiruko taldeetan jarri gara eta lehenik eta behin LH-ko maila bat aukeratu behar izan dugu, gero kurtso horretan Curriculumak zer esaten duen landu behar dela, eta horren arabera bideo bat zelan editatu ahal den nola azaldu genukeen.

 
 Izan ere, proiektuak hezkuntzan oso garrantzitsuak dira, irakasle-ikasleen rol tradizionalekin amaitzen baitu. Hau da, irakasleak ez dira hezkuntzaren erdigunea; ikasleak bere planak, pentsamenduak, irtenbideak... diseinatzen eta aurrera eramaten ditu. Interesgarria iruditu zait proiektuei buruz hitz egitea. Nire ustez gehiago egin beharko ziren, nire kasuan, esate baterako, proiektu bakar bat egin dudalako LH osoan.

Azaroaren 20a: Atzo pentsatu genuen proiektua gaur martxan jarri dugu. Nire taldeak eta nuik hainbat idei pentsatu ditugu eta azkenean lipdub bat egitea pentsatu dugu, emakumeenganako indarkeriaren kontrako lipdub-a zehazki. Horrez gain, bideoa nolakoa izango denaren komikia egiten hasi gara, hala ere, ez dugu amaitu.


Azaroaren 26a: gaur, ez dugu klaserik izan, ikasleen baldintzak bermatzeko greba izan dugu eta. Taldekide asko etxean geratu dira baina ni manifestaldira joan naiz, 11.15etan Sarrikon izan da.

 Izan ere, oso txarto iruditzen zait jendeak etxean geratzea eta manifestaldira ez joatea, azken finean, greba guztiontzat da, eta ez badituzu ikasleen baldintzak aldatu nahi, ez zaitez etxean geratu, joan zaitez klasera. Eta ikasleen baldintzak aldatu nahi badituzu, joan zaitez manifestaldira.
Manifestaldi lasaia izan zen eta Sarrikotik Moyua-ra joan ginen, udaletxean amaituz.


Azaroaren 27a: osteguna, klase berezia. Gaur, bq-n lan egiten duen gizon bat etorri da robotikari buruz txarla bat eman digu, oso interesgarria izan da.

 Robotikaren garrantzia izugarrizkoa da gaur egun, eta gero eta gehiago, hainbat gauza ikasten baitira. Gero, ordenagailura konektatuz eta programa bereziak ereabiliz LED argiak piztu ditugu. Oso esperientzia aberazgarria izan da.


Abenduaren 10a: gaur, osteguna, Adobe Pro programa deskargatu behar izan dugu, bideoak editatzeko. Hirunaka jarri gara eta hirukote bakoitzeko ordenagailu portatil bat behar izan dugu, hala ere, geneukan portatilarekin ezin izan dugu Adobe Pro programa deskargatu eta Camtasiarekin ibili gara.



 Izan ere, ez nituen ez programa bat ez bestea ezagutzen baina pixkanaka pixkanaka Camtasia ezagutzen noa.

Abenduaren 11: barikua, bideoa grabatzeko garaia! 15 minutu ozta-ozta izan ditugu bideoa grabatzeko. Lipdub bat egitea bururatu zaigu eta denporatxo horretan grabatu egin dugu. Ondoren, edizioaren momentua iritsi da. Taldekide batek bide edizioei buruz asko daki eta berak azaldu digu guztia. Horrela, bideoak editatzen pixkanaka-pixkanaka ikasten nabil, pentsatzen nuenaren baino askoz errazagoa da!!

Lipdub-a amaituta dagoenean blog honetara igoko dut, emakumeen aurkako indarkeriari buruz doa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario