AURKEZPENA

Lehenengo Practicuma burutzeko eskola bat aukeratzeko unea iritsi zenean argi izan nuen zein izango zen nire jomuga, Zornotzako El Carmelo eskola kontzertatua. Zornotzakoa izanik bertan egin nituen nire Batxillergo ikasketak, etxetik hurbil daukadan eskola da, eta gainera, bere garaian nire irakasle izandako ugarik gaur egun bertan jarraitzen dute lanean. Hala ere, praktikak egiterako orduan tutore gazte bat izan dut, eta hau ez nuen ezagutzen. Zentro horretako ikasle izanaren esperientzia positiboa alde batera utzita, beste perspektiba batetik ezagutu nahi nuen eskola, oraingoan irakasle papera hartu eta betidanik ezaguna dudan zentroaren barne antolamendua ezagutzeko aukera aprobetxatuz.Blog honetan nire nahia lehenengo Practicumean izandako esperientziak eta ekintzak elkarbanatzea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario